iraes

iraes
IRAES bloga

martes, 17 de enero de 2017

Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. 
Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. 
Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: 
Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin 
nahi du artistak,eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen 
glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta 
kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak 
lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: 
"Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen 
prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin: