iraes

iraes
IRAES bloga

lunes, 30 de enero de 2017

OTSAILERAKO GALDERA

Zarata murrizteko hartutako konpromesuetatik, zein da betetzen gehien kostatzen zaizuena?
Gogoratu, erantzuna buzoi berdean egin behar dela eta otsailaren 15erarte egiteko aukera duzuela.

KARMELEREN ERANTZUNA DAUKAGU!!!!!!!!




jueves, 26 de enero de 2017

martes, 17 de enero de 2017

Elegy for the Arctic

Artikoa babesteko ekintza gisa, piano kontzertua izotz artean. 
Hala egin du Ludovico Einaudi musikari eta konposatzaile italiarrak. 
Propio une horretarako konposatutako abestia jo zuen, gainera: 
Elegy for the Arctic. Artikoak beharrezkoa duen babesa galdegin 
nahi du artistak,eta bere edertasunaz jabetu nahi du mundua.
Horretarako, Ozeano Artikoaren erdian, Norbegiako Wahlenbergbreen 
glaziarraren aurrean eta itsas-piano baten aitzinean ipini eta 
kontzertua eskaini du, Greenpeace Arctic Sunrise itsasontziak 
lagunduta. Irudi ikusgarriak oihartzun handia izan du.
"Hemen egotea esperientzia izugarria izan da", adierazi du Einaudik: 
"Garrantzitsua da ulertzea Artikoaren garrantzia, bere suntsipen 
prozesua etetea eta babestea".
Disfrutatu irudi eta musikarekin: 



jueves, 12 de enero de 2017

ZARATA MURRIZTEKO PANKARTA BUKATZEN

Dbh3 eta 4. mailako ikasleak, zarata murrizteko eginiko kartela ipiniko den murala bukatzen, laster gurean daukagu.

miércoles, 11 de enero de 2017

Indonesiatik, Karmeleren erantzuna


Karmelek, IRAES bloga erabilita, eskerrak ematen dizkigu Palma olio arazoaren inguruan daukagun jarreragatik.
Orain gaixo dago baina laster bideo bat bidaliko digula esan digu.
Muxu handi bat Karmelerentzako eta laster sendatzea espero dugu.



ZARATA MURRIZTEKO KONPROMISOAK

Jarraian, zarata murrizteko ikasleak adostu dituzten konpromisoak dituzue. Konpromiso hauek azaroaren 23an Ingurumen Batzordeak onartu eta urte berriarekin batera argitaratzen ditugu. Honetaz gain, Lehen Hezkuntzaren patioan karten polit batean jarri ditugu.


Goizeko otoitzak

Urtarrileko DBHko goizeko otoitzak, aipamen berezia egingo diote gure natura maiteari.
Adi egon otoitz berezi hauei.
Adibide gisa, gastelaniazko Gure Aita Ekologikoa usten dizuet: