iraes

iraes
IRAES bloga

viernes, 4 de noviembre de 2016

Altzoko Pagoa Europako Zuhaitzen Lehiaketan partaidea da. Botua eman nahi baduzue, hemen gonbitea daukazue.



Kaixo lagun: Ingurugiro Tailerreko irakaslea naiz eta konkurtso batetan parte hartzera gonbidatu nahi zaitut: Europako 2017. Urteko zuhaitzaren aukeraketa.
Aurkezten diren zuhaitzek  berezitasun esanguratsuaren bat izan behar dute  aukeratuak izateko. Ez adina, edertasuna edo garaieragatik, pertsonekin duten loturagatik baizik.
Espainia mailan 9 zuhaitz aukeratu dira parte hartzeko eta horietako bat Gipuzkoan, Altzo herriankokatzen den Altzoko Pagoa da. ( Altzoko herria ezaguna izango duzu agianMigelJoakinEleizegiAteagaerraldoia (2,42 m. altuera) bertakoa zelako).
Pago hau Manuel Antonio Imaz bertsolari ospetsuaklandatu zuen ezkondu zen egunean 1836. Urtean. Bera eta bere ondorengoek zaindu dugu harrezkero gaurdaino eta familiako lotura puntu bat ere bihurtu da.  Eta esan badut zaindu dugula………ni familia horretakoa naizelako da.   Eta horregatik ere nago hemen zuri zure botoa eskatuz.

Hauxe da egin behar duzuna parte hartu ahal izateko:
-          “Arboleuropeo 2017. Inicio” web orrian sartu
-          Orrialde horren behealdean azaltzen den “registrarte” sakatu
-          Orain irekitzen zaizun galdetegian izartxodun (*) hutsuneak bete.
Nombre de usuario (nahi duzuna)
E-maila
Password (Pasahitza)
Repetirpassword
             Bukatzeko “registrar “ sakatu

E-posta bat ailegatuko zaizu eta irekitzen duzunean esango dizu:
Para activar tu cuenta de usuario en nuestra web, por favor haz click en el siguiente link:

http://arboleuropeo.es/bienvenido/?activation_key=c2fdda6c44a1f5c6.

Despues de la activación tu recibirás un nuevo email con los datos de tu cuenta. Gracias por contar con nosotros

Beno nahiko luzea izan da baina dagoeneko erregistratuta zaude eta bozkatzerik duzu.
Joan berriro web orrialdera eta “votaciones” sakatu. Sartu zure “usuario” eta “contraseña”
Zuhaitzaren argazki azpian borobiltxo bat dago. Sakatu eta gero “votar” sakatu.

Bukatu da. Mila esker Altzoko Pagoaren aukeraketan parte hartzeagatik. Gogoan izan guzti honen helburu nagusia basoak gogoan edukitzea eta zaintzea dela, maite ditugulako ……eta behar ditugulako.